Txirrindularitza mundua Euskal Herriko errepideetara begira jarri da
Larunbatean Lizarrako sari nagusia ospatu zen eta gaur Euskal Herriko Itzuliari ekin diote munduko talderik onenek. Zaletasun handia dago Euskal Herriko bazterretan eta lehen egunetik jaso dute jendearen berotasuna. Dena den, txirrindularitza ez da Itzuliarekin amaituko eta honen ostetik Zornotzako sari nagusia eta Bira iritsiko dira.
04 ABR. 2016