Elixabet Etxandi eta Ramuntxo Christyk giroa alaitu zuten beren bertsuekin. ©Guillaume Fauveau

Otsailaren 16an ospatu zen Donapaleuko Libertimendua. ©Guillaume Fauveau

Hainbat gai aipatu zituzten zirtzilek, hala nola: herriko hauteskundeak, Chemins Bideak proiektua, hartzaren erasoak eta kultura. ©Guillaume Fauveau

Dantzarien jantziek kolorez estali zuten herriko plaza. ©Guillaume Fauveau

Publikoak asko gozatu zuen dantza, bertsu eta zirtzilen emanaldiarekin. ©Guillaume Fauveau

Herriko karriketatik gaindi desfilea eskaini eta, Foirail plazan elkartu ziren parte hartzaileak. ©Guillaume Fauveau

Zirtzilkeria Donapaleun 

Aro ezin eguzkitsuagoarekin atera ziren bolanta, zirtzil, musikari eta dantzariak Donapaleun otsailaren 16an. Herriko karriketan gaindi desfilea egin ondoren, Foirail plazan bildu ziren libertimenduaren emanaldia emateko. Herriko bozetatik hasiz, hartzaren erasoak, kultura herrikoia eta beste hainbat gairi loturiko aferak ilunpetik atera eta plaza erdian salatu zituzten zirtzilek. Hauen balentriak Elixabet Etxandi eta Ramuntxo Christyk bertsutan kantatu zituzten, ikuslegoak berriz txalotu eta azkenik bolantek denak haizatu.

18 FEB. 2020