Ataungo Udalaren lana Barandiaranen figura eta ondarea ezagutarazteko
Herri txikia izan arren, ahaleginak eta bi egiten ditu Ataungo Udalak bere seme kuttun den Joxe Migel Barandiaranen figura eta ondarea ezagutarazteko. Zuzenean baino, herriko kultur elkarteei emandako laguntzen bidez egiten du hori. Barandiaranen eta herriko beste kulturgile batzuen lana jaso eta ezagutzera emango duen eraikina prestatzeko lanetan ari da egun.
20 DIC. 2016