Goierritarren maitasuna eta esker ona jaso du Joan Mari Irigoienek
Goierritarren maitasuna, beroa eta esker ona jaso ditu Joan Mari Irigoien idazleak Beasainen eskainitako omenaldian. Hasteko, ehun bat lagunek bere ‘Consummatum est’ liburua irakurri dute kalean, eta ondoren lagun, irakurle eta kultur munduko ordezkariek hartu dute hitza Igartza jauregian, Altzako idazle handiak euskal literaturari eta euskarari egindako ekarpen handia eskertzeko. NAIZ bertan izan da.
18 JUN. 2017