Hernio, erromeriazaleen festaleku irailean
Urtean zehar mendizaleek igarotzen dute Zelatungo lepoa, Hernioko tontorraren bila, eta artzainek, artaldeari so. Baina iraileko igandeetan erromeriazaleen festaleku bihurtzen da zelai hau; Erreziletik, Asteasutik, Bidaniatik... abiatuta, soinuaren eta panderoaren musikaz dantza egiteko pozez datoz hona gizon eta emakumeak. Erromeriek ez daukate garai bateko indarra Euskal Herrian, baina Herniokoa sasoian dago, NAIZek ikusi ahal izan duenez.
20 SET. 2013