Hondakinak kudeatzeko azpiegitura proposamena aurkeztu du Gipuzkoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak zabortegiak ixteko eta hondakinak kudeatzeko azpiegitura proposamena aurkeztu du. Urtetako zabortegia abenduaren 31n itxiko da, Lapatxekoa 2015eko apirilean, eta Sasietakoa, aldiz, 2015eko bukaeran. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakaria, Amaia Guruzeta Urola Kostako Mankomunitateko lehendakaria eta Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea izan dira Zarautzen, Urtetako zabortegian, egin den aurkezpenean.
19 FEB. 2014