Iñaki Laskurain, errugbiko Euskal Ligaz eta Bilbon jokatuko diren finalez
San Mamesen lehiatuko diren errugbiko Challenge eta Champions Cup-eko finalak direla eta, 100.000 zale inguru bertaratuko dira Bilbora. Euskal federazioko presidente Iñaki Laskurainekin egoteko aukera izan du Hamaika Telebistak, euskal errugbiaren inguruan hitz egiteko. Hainbat instituziorekin elkarlanean aritu ostean, 2020. urtetik aurrera, mugaz gaindiko Euskal Liga jokatuko dute Euskal Herria osoko taldeek.
10 MAY. 2018