Irakasleak hezkuntza publiko baten alde kalera atera dira Gasteizen
EAEko unibertsitatez kanpoko ikasleek manifestazioa egin dute Gasteizen, non irakasleak Parlamentutik Lakuara abiatu diren. Lakuako Hezkuntza Sailak, zentroen %82an datuak bilduta, grebak %44,75ko jarraipena eduki duela esan du. Iturri beraren arabera, hezkuntza berezian, langileen %24,48ak egin du bat grebarekin; sukalde eta garbiketan, %18,29ak eta Haurreskoletan, %15,61ak.
14 MAR. 2018