Mattin Olzomendiri lehen harrera Ziburun
Hiru urte espetxean egon ostean Ziburun lehen harrera egin diote bart Mattin Olzomendiri. Senide eta lagunek beteriko plazan txalaparta, kantua eta dantza izan dira protagonista giro alaiean. Espetxealdian jasandako dispertsioa salatu dute bertaratuek eta baita egungo etxebizitza politika eta Frantziako Estatuak Euskal Herriarekiko duen jarrera ere. Olzomendik gainontzeko preso politikoen etxeratzea galdegin du.
12 MAR. 2013