Motxila 21ek botako du sanferminetako txupinazoa
Aurtengo sanferminetako txupinazoa Motxila 21 taldeak botako du. Down sindromeko elkarteak bozken % 42a lortu du eta Joseba Asiron alkateak adierazi du sobera merezi dutela aitorpena aniztasuna bultzatzeko egiten duten lan garrantzitsuagatik. Motxila 21eko kideak hunkituta agertu dira eta adierazi dute, pozarekin batera, ardura handia sentitzen dutela txupinazoa botatzeko hautatuak izateagatik.
22 JUN. 2018