Perretxikoak: basoaren oparia udazkenean

Mikologia oso zaletasun zabaldua da euskaldunen artean. Uda bukaeratik, perretxikozale ugari joaten da mendira onddo handienak eta gibelurdin ederrenak hartzeko asmoarekin. Aurtengo denboraldia ez da oso ona izaten ari, baina esku hutsik itzuliz gero beti dago aukera Ordiziako edo beste herriren bateko merkatuan erosteko. Nolanahi ere, ezinbestekoa da espezie desberdinak bereizten ikastea, ezusteko txarrik ez izateko.

11 OCT. 2013