San Juan baleontzia berreraikitzen
Duela bost mende bezalaxe, San Juan baleontzia egiteko Euskal Herriko basoetako haritzak eta pagoak erabiliko dituzte, hain zuzen ere Nafarroakoak. Pasaiako Albaola faktorian prestaketa lan asko eginda daukate dagoeneko, eta hemendik aurrera ontziaren benetako eraikuntza hasiko da, aspaldiko garai haietan erabiltzen ziren teknika berberekin. Hori guztia azaldu diote NAIZi egitasmoan parte hartzen ari direnek.
30 ABR. 2014