Zumalakarregi Museora bisita
Egungo Euskal Herria ezagutzeko eta ulertzeko atzera begiratu beharra dago. XIX. mendean daude egungo gatazka politikoaren sorburuetako asko, eta gure nazioa orduan nolakoa zen jakiteko erakustoki paregabea da Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa. Ia soilik karlismoari eskainia zegoen duela 25 urte ireki zutenean, baina eremua zabaltzen joan da eta egun duela bi mendeko euskal gizartearen erradiografia osatzen duten objektu eta liburu baliotsuz ederki hornituta dago. Mikel Alberdi historialaren eskutik ezagutu ditu NAIZek Iriarte-Erdiko etxearen txokoak.
01 AGO. 2014