2016 UZT. 01 - 13:51h Elkarrizketa Olatz Perez de Viñaspre «Python-ek oso komunitate aktiboa dauka atzetik eta etengabe sortzen dira liburutegiak edozer gauza egiteko» «Guk pertsonok komunikatzeko hizkuntzak erabiltzen ditugu oro har. Ordenagailuarekin hitz-egiteko lengoaiak ditugu, maila ezberdinetakoak. Ordenagailuak beti 0 eta 1-koak ulertzen ditu. Hor tartean dauden lengoaiak 0 eta 1 horietara heltzeko dira. Python da lengoaia horietako bat» diosku Olatz Perez de Viñasprek. Hain zuzen ere, lengoaia mota hori lantzeko ikastaroa antolatu du UEUk. Ikasleek ariketen bidez Python erabiltzen ikasi dute gaur, baliabide desberdinak erabiltzen, eta asmoa bihar bakoitzak nahi duen proiektua egitea da. Olatz Perez de Viñaspre Azken eguneraketa: 2016 UZT. 01 - 13:56h UEU Zein da Python lengoaiaren ezaugarririk nabarmenena? Idazteko eta irakurtzeko erreza dela? Irakurtzeko erreza da eta idazteko oso erosoa da programatzaileen ikuspegitik, baina abantaila nagusia dituen liburutegi guztiak dira. Oso komunitate aktiboa dauka atzetik eta etengabe sortzen dira liburutegiak edozer gauza egiteko. Horrek egiten du oso interesgarria Python. Asko erabiltzen den programazio-lengoaia da gaur egun, modan dago. Bai. Enpresa handi askotan hori da erabiltzen den programazio lengoaietako bat. Gauza bakoitzerako programazio lengoaia bat erabiltzea da ohitura. Oso kode trinkoa behar baduzu, memoria-eta asko kontrolatzen, C erabiltzea da gomendagarria, C+. Java ere asko erabiltzen da. Garapenerako zoragarria da. Proiektu handiak oso ondo egiten ditu, oso ondo migratzen dira… Python-ek ere abantaila asko ditu. Oso erreza da, oso sinplea da. Erabileraren arabera bat edo beste erabiltzen da. Erabilera askotarako lengoaia da Python. Bai, erabilera askotarako. Pythonen oinarrian C dago, C-z idatzia dago Python. Pythonen kasuan software garapenean erabiltzen da. Web orriak sortzeko plataformetarako adibidez. Oso plataforma politak egiten dira. Zientzian asko erabiltzen da analisiak aztertzeko, datuetarako…Guk asko erabiltzen dugu hizkuntzaren prozesamenduan. Ikasketa automatikorako ere erabiltzen da. Lengoaia interpretatua da, zer esan nahi du horrek? Lengoaia mota nagusi bi daude, konpilatuak eta interpretatuak. Konpilatuetan zuk kode guztia idazten duzu eta bukatzen duzunean konpilatu egiten duzu. Hor exekutagarri bat sortzen duzu. Hori guztia sortu arte ezin duzu ikusi zer egin duzun. Interpretatuetan zuzenean kodea exekutatzen da, lehenago ikus ditzakezu gauzak. Baina erroreak detektatzeko zailtasun gehiago du. Beharbada exekutatu eta hirugarren egunean errorea agertu daiteke. Konpilatuetan hasieratik ikusten dira errore guztiak. Programazioan lehenengo pausuak emateko nahiko egokia omen. Oso ona da ikasteko, oso intuitiboa delako. Kodeak idazteko modua, funtzioak ere bai. Ulerterrazak direlako. Baina traba bat ere badauka, oso malgua dela. Akatsak sartu ditzakezu eta konturatu ez. Eta beste programazio lengoaia batzuetan errore horiek ekiditeko mekanismoak ditu dagoeneko lengoaiak berak. Baina gustu kontua da. Pythonen kasuan software garapenean erabiltzen da. Web orriak sortzeko plataformetarako adibidez. Oso plataforma politak egiten dira. Zientzian asko erabiltzen da analisiak aztertzeko, datuetarako…