2020 AZA. 25 - 11:10h Oreki, gula eta aguakate entsalada (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g oreki, aguakate bat, 150 g gula, 6 hosto uraza, azenario bat, erremolatxa laurdena, olioa. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, gatza.Zailtasuna 1 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera eta xukatu. Busti ur hotzean.4. Uraza garbitu eta zatitu.5. Azenarioa eta erremolatxa birrindu.6. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu. 7. Zartagin batean olio zurrusta batekin gulak arin erregosi.8. Plateretan uraza, orekia, azenarioa, erremolatxa, aguakatea eta gulak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g oreki, aguakate bat, 150 g gula, tomate bat. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, piper gorri eta berde laurdena, tipulina laurdena, gatza.Zailtasuna 11. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta freskatu.2. Tomatea eta aguakatea zuritu eta dadotan zatitu. 3. Saltsaren barazkiak txikitu eta saltsaren beste osagaiekin nahastu.4. Osagai guztiak eta saltsa nahastu. Lau plateretan jarri.