GAIAK

'20 urte zuzenean' diskoarekin ospatuko ditu bi hamarkadak Alos Quartet taldeak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


20 urte bete eta ezustekoak pilatu zaizkie Alos Quartet soka laukoteko Xabier Zeberio Etxetxipia, Francisco Herrero Aristeguieta, Lorena Nuñez Hermosa eta Iván Carmona López musikariei.

Urte hauetan lagunak egin, eta lagunak bildu dituzte 20. urtebetetzearen ospakizun luze honetan. Ia duela urtebete Gasteizen abiatu zuten bidea, eta kontzertu hartako grabaketa bati esker disko berria kaleratzeko ideia sortu zen.

Oreka Tx, Izaro, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari, Gorka Hermosa, Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez, Aitor Etxebarria, Iñigo Egia, Ivan Alzate... aipatzekoa da Alos Quartetek kontzertu hauetan bidelagun izan dituen artisten zerrenda. 

Kontzertu horien zuzenekoak hartu, eta '20 urte zuzenean' diskoa osatu dute. Azkeneko lan hori aurkeztera etorri da Xabier Zeberio Etxetxipia Bigarren Kafearen estudiora.