2020 ABEN. 14 - 15:34h Online izango da 'Zama Doinuz Arindu' jaialdiaren 6. edizioa Etxarri Aranazko elkartasun kultur jaialdia urtarrilaren 17an egingo da. Ekimenaren 6. edizioa online egingo da Mikel Mundiñano antolakuntza taldeko kideak kultur taretan azaldu digunez. Zama Doinuz Arindu Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Oihana Azkue Zama Doinuz Arindu Etxarri Aranatzen egiten den elkartasun kultur jaialdia bueltan da. Seigarren edizioa urtarrilaren 17an izango da, internetez, eta Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco bezalako izenek osatuko dute kartela. Antolakuntza taldeko Mikel Mundiñanok eman dizkigu argibideak kultur tartean. Urtarrilaren 17an egingo da Etxarri Aranatzen antolatzen den elkartasun kultur jaialdi hau, Mikel Mundiñanok azaldu digunez, presoek eta hauen senitarteko eta lagunek bizi dituzten garaiak kontutan hartuta, aurten inoiz baino gehiago egin beharra zegoelako. Duela 6 urte egin zen Zama Doinuz Arinduren lehen edizioa, eta ordutik hona ez dira gauzak gehiegi aldatu Etxarri Aranazen presoen egoerari dagokionez. Beraz, beraz 6 urte beranduago ere zentzu osoa du jaialdi honek. Sarrerak 10 eurotan salgai daude dagoeneko, Etxarri Aranazko udalaren webean erosi daitezke, baita Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan ere.