2021 URT. 07 - 07:00h Brokoli krema (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g brokoli, tipula bat, porru bat, 2 baratxuri ale, litro bat salda, 75 g gazta urdin, olioa, gatza. 4 arrautza.Zailtasuna 2 1. Eltze batean zerrendatan moz-tutako tipula, baratxuria eta porrua olioarekin erregosi.2. Brokolia garbitu eta zatitu. 3. Tipulari brokolia gehitu eta minutu batez arin erregosi.4. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Gazta bota eta irabia-gailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.Aldi berean arrautzak prestatu:1. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri.2. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.3. Atera eta baben gainean jarri.Plateretan krema jarri, eta gainean arrautza. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g brokoli, 2 tipulina, 2 baratxuri ale, sagar bat, litro bat salda, olioa, gatza. Zabaltzeko gazta. Zailtasuna 11. Eltze batean tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.2. Garbitutako brokolia eta sagarra gehitu eta arin erregosi.3. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Plateretan krema jarri, eta gainean koilarakada bat gazta.