2021 URT. 11 - 07:20h Arroz fideoak azalorekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz fideo, 350 g azalore, azenario bat, tipula bat, kuiatxo bat, 100 g shiitake, 70 ml soja saltsa, 150 g izokin, olioa, gatza.Zailtasuna 2 1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.2. Zartagin handi batean edo wok batean zerrenda finetan moztutako tipula olio zurrusta batekin minutu batez erregosi, su eztitan.3. Azalorea garbitu eta zatitu. Kuiatxoa eta azenarioa zuritu eta tiratan moztu. Shiitakeak zerrendatan moztu. Tipulari barazkiak gehitu eta erregosi, su ertainetan.4. Izokinari azala kendu eta dadotan moztu. Barazkieki izokina eta soja gehitu eta arin erregosi. 5. Azkenean fideoak gehitu eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz fideo, tipula bat, piper gorri erdia, baratxuri ale bat, 350 g azalore, 50 ml soja saltsa, 200 g otarrainxka, olioa, gatza, koilarakada bat sesamo hazi. Zailtasuna 2 1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.2. Zartagin handi batean edo wok batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi. su eztitan.3. Zatitutako azalorea, tiratan moztutako piperra eta txikitutako baratxuria gehitu eta erregosi.4. Zuritutako otarrainxkak, haziak eta soja gehitu eta arin erregosi. 5. Azkenean fideoak gehitu eta nahastu.