2021 OTS. 04 - 07:20h Txitxirioak bakailao eta azalorerekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat250 g txitxirio, kombu alga zatitxo bat, tipula bat, porru baten atal berdea, 100g-ko 4 bakailao puska, 500 g azalore, olioa, 100 g Parmesano gazta birrindu. Zailtasuna 3 Bakailaoari gatza kentzeko:1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordura izango dira, eta beste biak hamar ordura. Atera eta ondo lehortu.3. Bakailao puskak oliotan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60ºC-an, 6 minutuz. Atera eta epeltzen utzi. 4. Bakailaoari azala kendu eta xaflak atera.Txitxirioak:1. Txitxirioak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan bera-tzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean txitxirioak, alga, tipula, porrua, ura eta gatza jarri. Estali, egosi 40 minutuz eta xukatu. Tipula, alga eta porrua kenduAzalorea:1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.Bukatzeko:1. Azpil batean eta hurrenez hurren txitxirioak, bakailaoa eta azalorea jarri.2. Gainetik gazta bota.3. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 15 minutuz.