2021 OTS. 05 - 00:00h Ziazerba eta barrengorri budina (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzat400 g ziazerba, tipula bat, 2 baratxuri ale, 250 g barengorri, 5 arrautza, 200 ml esnea, 20 ml esne-gaina, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: azenario bat, baratxuri ale bat, 150 g kuia, bi baso salda, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi.3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Barazkiak gehitu eta nahastu.5. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean aurreko nahasketa jarri eta labe beroan sartu, mairu bainuan, 180ºC-an, 40 minutuz gutxi gorabehera.6. Hozten utzi eta moldetik atera. 12 xerratan moztu.7. Xerrak labe beroan sartu, epeldu arte. Kontuz, gorri ez daitezen.8. Plater bakoitzean hurrengo saltsa beroa jarri eta gainean, xerra bina.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako azenarioa eta baratxuria olio eta gatz pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Zatitutako kuia gehitu eta saldarekin busti. 15 minutuz egosi.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.