2021 OTS. 15 - 07:50h Orburu kremak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ARRAUTZAREKINOsagaiak 4 lagunentzat10 orburu, 2 baratxuri ale, 300 g patata, 1,5 litro salda, 4 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Ontzi baten zerrendatan moztutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Orburuak garbitu eta lau zatitan moztu.3. Patata zuritu eta kraskatu.4. Baratxuei orburuak eta patatak gehitu eta arin erregosi.5. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.6. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.7. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.Plateretan krema bota, gainean arrautza eta zatitutako urdaiazpikoa jarri.OLIBA BELTZEKINOsagaiak 4 lagunentzat10 orburu, 3 porru, 200 g patata, 16 oliba beltz, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Zerrendatan moztutako porruak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Garbitutako orburuak gehitu eta arin erregosi.3. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Plateretan krema bota, gainean txikitutako olibak jarri.