2021 MAR. 04 - 09:49h Aiora Renteria [Zea Mays] «Euskaraz hasi nintzenean idazten nire bidea aurkitu nuen» Aste honetako Emen Gonak saioan izan da Zea Mays taldeko Aiora Renteria. Bi musikarien arteko solasaldia izan da, beraz, Birkite Alonso eta Aiora Renteriaren artekoa. Aiora Renteria Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Birkite Alonso Aste honetako saioan Aiora Renteria Zea Mays taldeko kidea elkarrizketatu dugu, euskal rockaren ahots aitzindaria eta baita eszenako lehen emakumeetako bat ere. Haren ibilbidearen lehen hamar urteak birpasatuko ditugu Zea Mays (1997) lanetik Morphina (2007) diskora arte. Hasierak, eraginak, emakume musikaria izateari buruzko hausnarketa, euskaraz sortzeari buruz, taldearen eta bere ahotsaren soinu-garapena... disko bakoitzetik abesti bat entzun eta haren inguruan arituko dira. Elkarrizketa luzea izan zen eta, mamirik ez galtzearren, hurrengo saiorako utziko dugu Aioraren eta taldearen bigarren hamarkadaren birpasa, Da (2011) - Atera (2019) .