GAIAK

Kera Deia | Vetusta Morla

Vetusta Morla

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Martxoaren 7ak ere kalitate bikaineko saioa uzteko aukera eman digu 'Kera Deia' saioan eta musika aitzakia bezala hartuta 'Vetusta Morla' taldea izan dugu oraingo honetan hizpide. 1998.urtean sortu zen Madrilen eta ordutik arrakasta bat baino gehiago utzi dizkigu gure belarriak gozatu eta gerriak mugitu ahal izateko. Pucho, David "el Indio", Álvaro B. Baglietto, Jorge González, Guillermo Galván eta Juanma Latorre artistek osatzen dute.

'Rock-a', 'Indie rock-a', 'Indie pop-a' eta 'Pop rock-a' estiloetan murgilduta 5 estudio album eta 4 EP kaleratu dituzte. Taldearen ibilbidea gehiago ezagutzea merezi duela pentsatuta, igande honetan lanketa hori egitea pentsatu dugu, baina baita beraien lanak Naiz Irratiaren uhinen bitartez Euskal Herritarron belarrietara iritziaraztea ere.