GAIAK

Arroza bakailaorekin

(GETTY IMAGES)

ETA ZIAZERBEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g bakailao, 2 baratxuri ale, 200 g ziazerba, 50 g hirugihar, 100 ml tomate saltsa, koilarakadatxo bat piper gozo, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2             

1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta dadotan moztu.
3. Eltze batean txikitutako baratxuriak eta hirugiharra olio zurrusta batekin erregosi.
4. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin busti eta eragin, estali eta 10 minutuz egosi.
7. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Bakailaoa, piper gozoa eta tomatea sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

ETA OTARRAINXKEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula erdia, piper berde bat, 2 baratxuri ale, 100 ml tomate saltsa, 300 g bakailao, 8 otarrainxka, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Bakailaoari gatza kendu.
2. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin busti eta eragin, estali eta 10 minutuz egosi.
5. Sua txikitu. Bakailaoa, otarrainxkak eta tomatea sartu eta beste 8 minutuz egosi.