2021 API. 21 - 08:10h Txerri solomotxoa gisatua (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g txerri solomotxo, tipula bat, 200 g kuiatxo, 100 g perretxiko, 150 ml vermuta, 300 ml salda, 125 g yogur, koilarakada bat ezti, koilarakada bat ziape, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Haragia dadotan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.2. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Haragia frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera. 3. Eltze batean txikitutako tipula eta kuiatxoa olioarekin 5 minutuz erregosi.4. Haragia, vermuta eta salda gehitu. Eltzea tapatu eta 10 minutuz egosten utzi.5. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta 5 minutuz egosi.6. Ziapea, eztia eta yogurra gehitu eta minutu batez egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g txerri solomotxo, 2 tipula, 150 ml esne-gain, 300 ml salda, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 21. Haragia aurreko errezetan esan dugun bezala aurreprestatu.2. Eltze batean moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi.3. Haragia eta ardo zurrusta bat bota eta 2 minutuz erregosi.4. Salda bota, eltzea tapatu eta 10 minutuz egosten utzi.5. Haragia atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Haragia eta esne-gaina saltsarekin batera jarri eta 3 minutuz egosi.