2021 API. 23 - 08:05h Orekia orburu eta zainzuriekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g oreki, baratxuri ale bat, 4 orburu, 6 gari zainzuri, 100 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Orekia eginda baina oraindik gogor samar dagoenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Bukatzeko:1. Orburuak garbitu eta limoiarekin igurtzi. 15 minutuz egosi, atera eta lau zatitan moztu.2. Zainzuriak garbitu eta zatitu. Zartagin batean olio pixka batekin zainzuriak erregosi.3. Txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Zatitutako urdaiazpikoa, orburuak eta zainzuriak gehitu eta arin erregosi.4. Orekiarekin nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g oreki, tipula erdia, 4 orburu, 6 gari zainzuri, 200 g otarrainxka, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Orekia egosi eta xukatu.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Orburuak garbitu eta zerren-datan moztu. Zainzuriak garbitu eta zatitu. Tipulari gehitu eta erregosi.4. Zuritutako otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.5. Orekiarekin nahastu.