2021 MAI. 24 - 07:10h Dilistak barazki eta arrozarekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g dilista, 100 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, 150 g kuiatxo, koilarakada bat piper gozo, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, txikitutako tipula eta baratxuriak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz. 2. Zati txikitan moztutako azenarioa, kuia eta kuiatxoa olio zurrusta batekin arin erregosi. Azken momentuan piper gozoa gehitu eta eragin.3. Dilisteei arroza eta barazkiak gehitu eta beste 20 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g dilista, 100 g arroz, 2 piper txorizero, porru erdia, 2 baratxuri ale, tipula erdia, 2 tomate, piper berde bat. Zailtasuna 21. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi.2. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, piper txorizeroak, txikitutako porrua, baratxuriak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz. 3. Eltze batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.4. Tomateei azala eta haziak kendu. Tipulari txikitutako piperra eta tomatea gehitu eta erregosi.5. Arroza gehitu eta eragin.6. Irakiten ari diren dilistak gehitu eta beste 20 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.