2021 MAI. 26 - 07:15h Izokin eta piper brickak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao PIPER BERDEKINOsagaiak 4 lagunentzat4 brick ore. Betegarria: 180 g-ko 4 izokin xerra, 4 piper berde, gatza. Zailtasuna 21. Piper berdeak garbitu, erditik zabaldu eta haziak kendu. 2. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 8 minutuz. Atera, zapi batekin estali eta epel daudenean zuritu.3. Izokinari gatza bota eta xerra bakoitza piper batekin estali.4. Ore bakoitzaren erdian betegarria jarri eta bildu.5. Azpil bat paperarekin estali eta gainean brickak jarri.6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.Tomate edo pikillo piper saltsarekin lagundu.PIPER GORRIEKINOsagaiak 4 lagunentzat4 brick ore. Betegarria: 180 g-ko 4 izokin xerra, tipula bat, piper gorri bat, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Piperra garbitu eta labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz. Atera, zapi batekin estali eta epel dagoenean zuritu.2. Zerrenda finetan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Tiratan moztutako piperra gehitu eta erregosi. Xukatu.4. Izokinari gatza bota. Ore bakoitzaren erdian izokina eta piperra jarri eta bildu.5. Azpil bat paperarekin estali eta gainean brickak jarri.6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 10 minutuz.Alioli saltsarekin lagundu.