2021 EKA. 15 - 07:25h Arroz eta otarrainxka entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g arroz, lata bat muskuilu natural, 4 antxoa oliotan, 100 g arto gozo, azenario bat, tomate bat, 150 g otarrainxka. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.2. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta 3 zatitan moztu.3. Tomatea garbitu eta txikitu. 4. Azenarioa zuritu eta birrindu.5. Muskuiluak xukatu. Antxoak txikitu.6. Saltsaren osagaiak irabiatu.7. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g arroz, 2 arrautza, 150 g atun oliotan, 150 g otarrainxka, 8 tomate cherry, 8 oliba beltz. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, tipuleta erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena, gatza. Zailtasuna 2 1. Arroza aurreko errezetan bezala prestatu.2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.3. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.4. Tomateak eta olibak zatitu.5. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.6. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.