GAIAK

-GAILU Taldeak 'Azken Bidaia' kanta aurkeztu du NAIZ irratian

-GAILU taldeak 'Azken Bidaia' aurkeztu du Bigarren Kafean.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gaur -GAILU taldearen 'Azken Bidaia' abestia primizian entzuteko aukera izango dugu. -GAILUK ostiralean, ekainaren 18an, argitaratuko du 'Begiak, Egiak Ba Ote?' izeneko diskoa.

'Azken Bidaia' kantuaren letra Xabier Montoia idazle eta musikariaren 'Future - NoFuture' idatzian oinarrituta dago. Montoiak David Bowieri eskaini zion 1986. urteko azaroan, eta Mayor Tom-en azken bidaia kontatzen du. 

-GAILU taldeko kideak Mikel Abrego, Okene Abrego eta Drake dira. 'Begiak, Egiak ba Ote?' BideHuts zigiluak argitaratuko du, hilaren 18an, eta hamabi abestiz osatua dago. Musikalki anitza da, eta gori rockeretatik elektronikoetara egiten du jauzi, eta topatuko dugu drum’n’bassa, jungle-a, hardcore basatia... Bateria, baxua, sanplerra eta ahotsaren bitartez. Martxel Arkarazok egin ditu soinu teknikari lanak Garate Estudioetan, Andoainen.