GAIAK

Hegaluze fresko arrautzopila

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
350 g hegaluze, porru erdia, baratxuri ale bat, piper berde bat, 8 arrautza, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txikitutako porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Txikitutako hegaluzea barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak eta perrexila jarri eta irabiatu.
5. Hegaluzearen nahasketa gehitu eta behar adina gatz bota.
6. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Aurreko nahasketa bota. Gorritzen denean, buelta eman eta beste aldetik gorritu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 2 patata, 2 piper berde, 250 g hegaluze, 8 arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Tipula eta patatak zuritu eta zatitu. Zartagin batean olio ugari berotu eta biak frijitu. Ondo xukatu.
2. Hegaluzea garbitu eta txikitu. Olio pixka batekin arin erregosi.
3. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu.
4. Pataten nahasketa eta hegaluzea gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota
5. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu.  Aurreko nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.