2021 UZT. 12 - 08:40h Labean egindako arrautzak perretxikorekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat8 arrautza, 2 baratxuri ale, 250 g perretxiko, 4 xerra ahate foie, 100 ml esne-gain, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Lau lurrezko eltze gurinez igurtzi.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.4. Eltzeetan perretxikoak eta esne-gaina jarri. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Gatza bota.5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.6. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota. Arrautzen gainean jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat8 arrautza, tipulina bat, 250 g perretxiko, 100 g urdaiazpiko ondu, 50 g gazta urdin, 150 ml esne-gain, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Lau lurrezko eltze gurinez igurtzi.2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.3. Zerrendatan moztutako perretxikoak eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.4. Esne-gaina epeldu eta gazta urtu. 5. Eltzeetan perretxikoak eta esne-gaina jarri. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Gatza bota.6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.