2021 UZT. 21 - 06:10h Erretako txahal saiheskia marinatuta (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bateko txahal saiheski zati bat, 2 koilarakada ezti. Marinada: tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 ml ardo beltz, 300 ml salda, koilarakadatxo bat piper gozo, ezkaia, oreganoa, gatza. Zailtasuna 2 1. Marinadaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi. 2. Ontzi batean saiheskia jarri eta marinadarekin nahastu, tapatu, hozkailuan sartu eta gau osoa beratzen utzi.3. Azpil batean dena jarri eta labe beroan sartu, 200ºC-an, ordu eta erdiz edo. Atera eta salda kendu.4. Saiheskia berriro labe beroan sartu, 250ºC-an, 10 minutuz. 5. Salda iragazi eta eztia gehitu. Egosi, pixka bat loditu arte.Saiheskiaren gainetik bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bateko txahal saiheski zati bat. Marinada: koilarakada bat ziape, 200 ml salda, 150 ml garagardo, 75 g yogur, 2 baratxuri ale, piperbeltz beltza, koilarakadatxo piper gozo, gatza. Zailtasuna 21. Marinadaren osagaiak nahastu eta ontzi batean saiheskiarekin batera jarri. Hozkailuan sartu eta gau osoa beratzen utzi.2. Aurreko errezetan bezala erre eta bukatu. Bi errezetak honekin lagundu:1. Txikitutako baratxuri bat olio pixka batekin erregosi. 2. Zerrendatan moztutako 300 g barrengorri gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.