2021 IRA. 08 - 08:05h Olagarro eta patata entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat700 g olagarro, 500 g patata. Saltsa: tipulina laurdena, 30 g oliba berde, 30 g oliba beltz, 30 g pepinotxo ozpinetan, 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.2. Hirugarren aldia uretan utzi eta 20 minutuz edo egosi, olagarroa bere puntuan egon arte. Uretan hozten utzi, atera eta zatitu.3. Patatak urarekin 20 minutuz egosi. Zuritu eta xerratan moztu.4. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.Plateretan patata eta olagarroa jarri. Gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g olagarro, 4 patata. Saltsa: tipulina , pepino eta piper berde zati bana, ogi xerra bat, 2 tomate heldu, baratxuri ale erdia, 2 koilarakada olio, ozpina, gatza. Zailtasuna 2 1. Olagarroa eta patatak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tomateei azala eta haziak kendu. Tomateak, pepinoa, piperra, baratxuria eta tipulina irabiagailuarekin nahasi.3. Ogia, olioa eta ozpin pixka bat gehitu eta nahasi. Gatza bota.4. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi. Plateretan patata eta olagarroa jarri. Gainetik saltsa bota.