2021 IRA. 22 - 09:08h Santa Katalina itsasargia, denboran zeharreko bidaia argitsua Lekeitioko Santa Katalina itsasargia bisitatzen duenak seinaleak, argiak, orientabidea, izarrak eta baleen begiztatzearen inguruko xehetasunak ezagutuko ditu. 1862an eraikia eta 2010ean berriztatua, itsas nabigazioko tekniken interpretazio zentro gisa erabiltzen da egun. Santa Katalina. Naiz Jakina da zenbateko garrantzia zuen itsasargiak itsaso zabalean galdurik zegoen marinelarentzat. Orain marinelen azalean jarri eta euren lana ezagutu ahal izango duzu Santa Katalina itsasargian. Nabigazio teknikak ezagutuko dituzu, txalupa birtual batetan igoko zara, kostaldean barrena nabigatuko duzu eta bidaia honetan ezusteko bat baino gehiago izango duzu. Seguruenik, esperientzia paregabea biziko duzu eta, gainera, bisitaldiaen ondoren itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira. Prest al zaude itsas zabalean bizitzeko? Lekeitioko kaian porturatutako Playa de Ondarzabal itsasontziko tripulazioaren parte izango zara; kapitain, arrantzale, makina arduradun eta sukaldari gisa aritzeko aukera izanik. Baxuraz-ko arrantza itsasontzi honek lehengo eta oraingo arrantzaleen bizimodua sentiaraziko dizu. Gero, lasai-lasai portuko giroaz gozatu ahal izango duzu, arrain freskoen salmenta lanak ikusten, deskargakoak edo ibilbide gastronomikoa eginez. Txakolin dolarea Eta gastronomiari lotuta, kapitainak bere bizipenak kontatuko dizkizu eta ongietorria emango bere txakolin dolarean, Santa Elena baselizan dagoenean. Dolare honen altuera izugarria da eta webcam baten laguntzaz prentsa honen zoko guztiak arakatzeko aukera izango duzu. Euskal Herrian mantentzen den txakolin dolarerik zaharrenetakoa da. Eraiki zenetik ia 400 urte igaro dira, eta urteetan zehar jaio zen jauregitxoan ezkutuan mantendu ostean, txakolinaren historiaz jabetu eta ardo honen ekoizpenak zekarren ospearen zergatia ezagutuko duzu. Eta herria hobe ezagutzeko, Hirigune Historikoak bere itsas eta artisau iraganari buruko informazioa eskainiko dizu, bertako etxetzar, eliz, dorre eta harriztatutako kale estuetan ezkutatutako komentuek itsas kutsua mantentzen dutelako. Kaleetan behera istorioz betetako portura helduko zara eta, akaso, gaur egun itsasontziek arrain freskoa nola deskargatzen duten eta saregileek sareak nola josten dituzten ikusiko duzu. Azkenik, zure bisita luzatu nahi izanez gero, Otoio mendira igotzeko aukera duzu, edo txalupa baten sartu eta itsas irteera egin. Era honetan, gure herria beste ikuspuntu batetik ahal izango duzu ikusi.