2021 IRA. 25 - 10:45h Tomate eta izokin entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat3 tomate, 300 g izokin, 4 pipermin ozpinetan, koilarakada bat sesamo hazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza. Zailtasuna 21. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.2. Izokina xerra finetan moztu eta gatza bota. Plantxa batean olio pixka batekin erre.3. Zartagin batean haziak gorritu, su oso eztitan.4. Piperminak zerratan moztu.5. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.Plateretan tomatea, izokina, haziak eta pipemina jarri eta gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat3 tomate, baratxuri ale bat, 300 g izokin, 200 g mozzarella gazta, aguakate bat. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, tipulina laurdena, 2 pipermin fresko, 3 pipermin ozpinetan, gatza. Zailtasuna 2 1. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.2. Izokina dadotan moztu. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Izokina gehitu eta erregosi.3. Gazta zerrendatan moztu.4. Saltsaren barazkiak txikitu eta saltsaren beste osagaiekin irabiatu.5. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu.Plateretan tomatea, izokina, aguakatea eta gazta jarri eta gainetik saltsa bota.