2021 IRA. 28 - 08:55h Erroskillak Erroskilla eder hauek Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu ditu Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean. NAIZ Osagaiak 24 erroskilla egiteko:- 2 arrautza- 80 ml esne- 80 ml olio- 50 ml patxaran- 100 g azukre- Laranja baten azala birrindua- 400 g irin- Bikarbonatoa Egiteko era:Arrautzak eta azukrea nahasi. Gainontzeko osagaiak gehitu irina ezik. Irina pixkanaka, behar duena kazolatik banatzeko. Ordu bat jalkitzen utzi. Forma eman eskuak olioztatua eta frijitu su ertainan. Kolore polita dutenean atera paperadun plater batera. Hautazkoa da azukrea botatzea.