2021 URR. 01 - 07:20h Barazki lasagna (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 lasagna xafla, Mozzarella gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, 300 g kuiatxo, 200 g alberjinia, 300 g tomate heldu, olioa, gatza, albahaka. Saltsa: 30 g gurin, 30 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.Betegarria:1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.2. Zati txikitan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.3. Tiratan moztutako kuiatxoa eta alberjinia barazkiekin batera jarri eta erregosi. 4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta erregosi.5. Saltsaren laurdena eta txikitutako albahaka gehitu eta nahastu.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.Bukatzeko:1. Azpil batera saltsa pixka bat bota.2. Hurrenez hurren lasagna xafla, barazkiak, lasagna xafla, barazkiak eta lasagna xafla jarri.3. Geratzen den saltsarekin estali, gazta bota eta labean berotu.