2021 URR. 02 - 14:50h Sagar erreak sagardo saltsan Postre hau Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu du Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean. NAIZ Osagaiak:- 4 sagar- Gurina- Panela azukrea- Intxaurrak- Mahaspasak- Kanela errautsaSaltsarako: - 300ml. sagardo- 200ml esne- Kanela- 6 gorringo- 70g. azukreEgiteko era:Labea berotu 180º gradura. Gurina landu eta gainontzeko osagaiekin nahasi. Sagarrei bihotza kendu eta egindako nahasketarekin bete. Labean sartu 35-40 min. Saltsa egiteko, sagardoa irakin alkohola galtzeko eta kanelarekin infusionatutako esnearekin nahasi. Arrautzak azukrearekin irabiatu pixka bat eta likidoak gehitu. Su motelean jarri edo maria bainuan krema egin arte. Saltsa platerean jarri, oinarri bezela, eta sagarra gainean.