GAIAK

Amatxiren pastela

Postre eder hau Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu du Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean.


Osagaiak:

- 500ml. esne
- Kanela
- Limoi azala
- 70g. azukre
- 40g. irin
- 4 arrautza
- Gaileta pakete bat
- 200 ml. esnegain
- 200g. kobertura beltza

Egiteko era:

Pastel-krema egiteko: esnea infusionatu limoia eta kanelarekin; azukrea eta irina nahasi arrautzekin; esnea iragazi aurreko nahasketaren gainean; sutan jarri etengabe nahasteari utzi gabe.

Ganache-a egiteko: berotu esnegaina eta koberturaren gainean bota; nahasi dena urtu arte eta gorde.

Muntatzeko: moldea plastifikatu; krema geruza batekin hasi eta gaileta geruzarekin txandakatu dena akitu arte; utzi hozkailuan gorputza hartzen 8 ordu; desmoldatu eta ganache-a gainetik bota.