2021 URR. 14 - 07:50h Gazta kremaz betetako oilasko bularkiak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 oilasko bularki oso, 250 g gazta krema, 8 xerra urdaiazpiko ondu, perrexila, olioa, gatza, ardo zuria. Zailtasuna 21. Urdaiazpikoa eta perrexila txikitu eta gaztarekin nahastu.2. Bularkiak zabaldu eta gainean aurreko nahasketa jarri. Gatza bota, bildu eta soka batekin lotu.3. Azpil bat olioz igurtzi eta bularkiak jarri. Gainetik ardo zuri pixka bat bota.4. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 35-40 minutuz edo. Soka kendu eta xerratan moztu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 oilasko bularki oso, 250 g gazta krema, 200 g ziazerba, 100 ml garagardo, olioa, intxaur muskatua, piperbeltz beltza, gatza. Zailtasuna 21. Ziazerbak 3 minutuz egosi. Freskatu, ondo xukatu eta txikitu.2. Gazta eta ziazerbak nahastu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz beltz bota.3. Bularkiak zabaldu eta gainean aurreko nahasketa jarri. Gatza bota, bildu eta soka batekin lotu.4. Azpil bat olioz igurtzi, bularkiak jarri eta garagardoa bota.5. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 35-40 minutuz edo. Soka kendu eta xerratan moztu. Bi errezetak purearekin lagundu:1. 300 g kuia eta patata bat egosi eta xukatu.2. 125 ml esne gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.