2021 URR. 18 - 16:28h Patata eta hummus entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, piper gorri bat, 150 g oliba beltz, 200 g otarrainxka egosi. Hummusa: 100 g garbantzu, limoi laurdena, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta salda pixka bat gorde.2. Patatak ur eta gatzarekin 20 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.3. Garbantzuak, limoia zukua, gatza eta zurrusta bat olio irabiagailuarekin nahasi.4. Piperra labe beroan sartu, 180ºC-an, gorritu arte. Zuritu, zatitu eta olio pixka batekin erregosi. 5. Patata, piperra, olibak, zatitutako otarrainxkak eta hummusa nahastu. Hozkailuan ordu batzuk sartu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, 2 azenario, 100 g ilar egosi, 75 g uradaiazpiko ondu. Hummusa: 100 g garbantzu, kurrya, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak egosi eta xukatu. Garbantzuak eta zurrusta bat olio irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta kurry bota.2. Patatak eta azenarioak egosi. Zuritu eta dadotan moztu.3. Patatak, txikitutako urdaiazpikoa, ilarrak, azenarioak eta hummusa nahastu. Hozkailuan ordu batzuk sartu.