2021 URR. 28 - 06:40h Labean erretako untxia patata eta barrengorriekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 3 baratxuri ale, 300 g patata txiki, 250 g barrengorri, ardo zuria, olioa, gatza, erromeroa, perrexila, oreganoa. Zailtasuna 2 1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza bota eta olioarekin igurtzi.2. Patatak eta barrengorriak garbitu eta osorik utzi. Azpil batean jarri.3. Baratxuriak zuritu eta txikitu. Erromero, oregano eta perrexilarekin nahastu. Barazkien gainetik bota eta nahastu. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.4. Gainean untxia jarri eta ardo zuri pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 300 g patata, tipula bat, 4 baratxuri ale, limoi bat, 200 g barrengorri, ardo zuria, olioa, erramua, gatza. Zailtasuna 2 1. Baratxuriak, limoi zuku eta zurrusta ardo zuriarekin nahasi.2. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Aurreko nahasketarekin igurtzi eta 2 orduz beratzen utzi.3. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Tipula zerrenda finetan moztu. Barrengorriak garbitu eta lau zatitan moztu.4. Azpil batean barazkiak, erramu pixka bat eta untxia jarri. Gainetik untxiaren salda bota.5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.