2021 AZA. 01 - 09:42h Minbizia dela eta atsedenaldia hartuko du Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak Minbizia dela eta urgentziazko ebakuntza egin ondoren eszenatokiak momentuz utziko dituela iragarri du Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak. Ebakuntza ongi atera dela eta orain zainketa pertsonala lehentasuna duela adierazi du sare sozialetan. Aiora Renteria, Zea Mays taldeko abeslaria. (Jon URBE/FOKU) NAIZ Umetokiko minbizia dela eta tarte batean kantatzeari uko egingo diola adierazi du Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak. Horrela iragarri du Instagram sare sozialean zabaldu duen mezu batean. View this post on Instagram A post shared by Zea Mays (@zeamaysrock) Mezuan azaltzen duenez, urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote uteroan izan duen minbiziarengatik. Dena ondo atera da, baina denbora tarte batez atsedena hartu eta eszenatoikietatik aldendu egingo dela iragarri du Zea Mays taldeko abeslariak. Une hauetan, zainketa pertsonala lehentasuna bilakatu dela erantsi du Renteriak. Honekin batera, orain arte jaso dituen berotasuna eskertzen du Renteriak mezuan. «Zalantza barik, gure bidelaguna den musika ere sendabide ona izaten ari da eta zuekin bizitako momentuak ere oxigenoa dira niretzat», idatzi du. «Ahal den arinen eta energia guztiarekin zuekin egotea espero dugu. Laste arte», amaitzen du Zea Mays taldeko abeslariak Instagram paratu duen mezua. 1976an jaio zen Bilbon Aiora Renteria eta 1997a geroztik Zea Mays taldearen abeslaria da. 2019an kaleratu zuten euren hamargarren lana. Honez gain, Doctor Deseo eta Berri Txarrak taldeekin kolaborazioak egin dute Aiora Renteriak.