2021 AZA. 17 - 18:20h Izokin ketu entsaladak GETTY IMAGES Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKanonigoak, rukula, 150 g izokin ketu, 6 intxaur, 50 g pinazi, 50 g mahaspasa,12 tomate cherry. Saltsa: 2 koilarakada olio, 2 koilarakada yogur, 40 g gazta urdin, 2 koilarakada gazta krema, gatza.Zailtasuna 1 1. Kanonigoak eta rukula garbitu. 2. Intxaurrak zuritu eta zatitu.3. Tomateak garbitu eta erditik moztu.4. Saltsaren osagaiak nahastu, gazta urtu arte.5. Plateretan kanonigoak eta rukula jarri eta gainean tomatea, intxaurrak, pinaziak, mahaspasak, izokina eta tipula. Gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza, 200 g otarrainxka, 150 g izokin ketu, laranja bat. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, 20 ml. laranja zuku, koilarakada bat ketchup, ozpina, gatza. Zailtasuna 2 1. Uraza garbitu eta zatitu. 2. Laranja zuritu eta dadotan moztu.3. Otarrainxkak 2 minutuz egosi eta zuritu. Dadotan moztu.4. Plateretan uraza jarri eta gainean beste osagaiak.5. Gainetik hurrengo saltsa bota.Saltsa:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3. Zukua eta ketchupa bota eta nahastu. Behar adina ozpin eta gatz bota.