GAIAK

Gaztain kremak

GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g gaztain, 200 g tipula, porru bat, 150 g patata, 150 g onddo, 100 ml ardo gozo, 1,5 litro salda, 75 g gurin, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                            2              

1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 20 minutuz egosi eta zuritu.
2. Eltze batean txikitutako tipula eta porrua gurinarekin erregosi.
3. Zatitutako patatak gehitu eta arin erregosi.
4. Ardoarekin busti eta minutu batez egosi.
5. Gaztainak gehitu, saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi.
6. Irabiagailuarekin nahasi. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
7. Onddoak moztu eta erregosi.
Lau plateretan krema jarri, eta gainean onddoak.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g gaztain, 300 g porru, 150 g patata, 150 g kuia, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 12-15 minutuz. Zuritu.
2. Eltze batean zatitutako porruak olio zurrusta batekin errregosi.
3. Zatitutako patatak gehitu eta eragin.
4. Gaztainak gehitu, saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi.
5. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
6. Kuia dado txikitan moztu eta olio pixka batekin erregosi.
Lau plateretan krema jarri, eta gainean kuia.