2021 AZA. 27 - 17:58h Garbantzuak txipiroiekin GETTY IMAGES Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 300 g txipiroi, tipula erdia, porru erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, tomate bat, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, txikitutako barazkiak, ura eta gatza 40 minutuz egosi. Xukatu.3. Txipiroiei buruak atera eta begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu eta hegoak garbitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zatitu.4. Eltze batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi. Gainean txipiroiak jarri, estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte. 5. Garbantzuak txipiroiekin berotu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 300 g txipiroi, tipula bat, 2 piper berde, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 200 ml salda gorde.2. Txipiroiak garbitu.3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.4. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi. Salda eta garbantzuak gehitu eta 2 minutuz egosi.5. Plantxa bat berotu eta txipiroiak olio pixka batekin erre. Garbantzuen gainean jarri.