2021 AZA. 29 - 09:35h Dilistak patata eta kuiarekin GETTY IMAGES Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g dilista, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, tomate bat, 350 g kuia, 150 g patata, koilarakada bat piper gozo, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Barazkiak zuritu edota garbitu eta osorik utzi. 2. Eltze batean dilistak, piper gozoa eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 15 minutuz. 3. Barazkiak gehitu eta beste 25 minutuz egosi. Barazkiak atera eta kuia eta patata gorde. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi eta kuia eta patata dadotan moztu.4. Dilisteei purea, patata eta kuia gehitu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g dilista, tipula erdia, azenario bat, porru erdia, 400 g kuia, 150 g patata, kurkuma, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Dilistak garbitu. Dilistak barazkiekin batera jarri eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, 15 minutuz. Behar adina gatz eta kurkuma bota.3. Patata, kuia eta azenarioa zuritu. Azenarioa xerratan moztu, patata kraskatu eta 300 g kuia dadotan moztu. Dilistei gehitu eta 25 minutuz egosi. 4. Geratzen den kuia zati txikitan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi. Platereen gainean jarri.