GAIAK

Arrain zopak

GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Arrain zuriaren burua eta hezurrak, tipulina, porru bat, baratxuri ale bat, 400 g muskuilu, 12 otarrainxka, 50 ml tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2              

1. Eltze batean porruaren atal berdea, hezurrak eta burua urarekin 30 minutuz egosi. Gutxi gorabehera 1,5 litro egin. Haragia atera.
2. Zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu.
4. Barazkiei salda gehitu eta 20 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
5. Zopari zuritutako otarrainxkak, arraina eta muskuiluak gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Arrain zuriaren burua eta hezurrak, tipula bat, porru erdia, azenario bat, baratxuri ale bat, piper txorizero bat, 200 g txirla, 200 g ganba, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Salda aurreko errezetan esan dugun bezala egin.  
2. Zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
3. Salda eta piper txorizeroa gehitu eta 20 minutuz egosi. Piperrari mamia atera eta zopa irabiagailuarekin nahasi.
4. Txirlak garbitu.
5. Zopari zuritutako ganbak, arraina eta txirlak gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.